XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aldegitea nahi huen, orduan?- esan zion jokei batek makilazo bat ematen zion bitartean.

- Ba orain... hilabete bat pasako duk gaztigu ikuilutan!.

- Ez, gaztigu ikuilutan ez!- eskatu zuen zaldi gorristak beldur beldurtuta.

Izan ere, gaztigu ikuiluak beldurra emateko modukoak ziren: argirik gabekoak, ttikiak, zikinak eta bakardadez betetakoak.

- Ezetz? Egon hadi horretan! Oraintxe sartuko haugu han!.

Eta hantxe eraman zuten zaldi gizarajoa negarrez.

Beste zaldi guztiak ixil ixilik egon ziren jokeiak joan arte.

Orduan irrintzi lastimosoak egiten hasi ziren.

Maurizio lanean ari zen ikuilu ingurutan, eta zaldien lanturu eta marruak entzun zituen.

- Zer gertatzen zaizue?- galdetu zien ikuilura sartuz.

Zaldiek ihes egin nahi izandako adiskidearen gaztigua esplikatu zioten.

Mauriziori pena eman zion hura entzuteak.

- Zer pentsatzen duzue egitea?.